Ikastolak

Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko

Deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko.

“Balekoa den lege baten aurrean gaude, baina gobernuari agindu eta dekretu bidezko gobernantza ahalbidetzen dion legearen aurrean ere bai"

EAErako Hezkuntza Lege aurreproiektuaren gaineko irakurketa plazaratu dugu ikastolok

Prentsa oharra: martrikulazio prozesuaren balorazioa

Ikastolek segregazioari aurre egiteko hartu duten konpromisoari jarraituz, hezkuntza sailak ezarritako ikasle fluxua onartuko dute mugimendua modu orekatuan egin den lekuetan. Prozesuan irregulartasunak eta desorekak antzeman dituzten eremuetan ordea, ez dute hezkuntza sailaren proposamena onetsiko

“23/24 ikasturterako ikasleen onarpenerako aginduan” ezarritako oinarrizko irizpideak ez dira betetzen ari

Familiek eta ikastolek helegiteak aurkeztuko dituzte ohar honetan jasotako argudioak baliatuz
 

Milaka lagunek Errenteria, Pasaia eta Donostia batu dituzte “Batasunaren bidean” giza katean

Transmisioa eta jarraitutasuna irudikatu dute Euskal Herri osotik hurreratutako ikasleek euskara batuari gorazarre egiteko ekitaldian

Ikastolek eta Euskaltzaindiak “Batasunaren bidean” giza katea antolatu dute euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko

Kilometroak 23 jaiak aurtengo egitaraua aurkeztu du

Urriko lehen igandean egingo den jaiaren aurretik, ekitaldi ugari eta askotarikoak izango ditu, Euskal Herri osora begirakoak horietako hainbat

Euskalerria Irratiak jaso du Nafarroako Ikastolen Elkarteko Saria

Atzo, abenduak 20, Euskalerria Irratiak Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero ematen duen NIE Saria jaso zuen. Aitortza honek komunikazio eremuan euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lana goraipatu nahi du, eta eskerrak eman nahi dizkio ikastolekin eta Nafarroa Oinezekin beti izan duen lankidetza bereziagatik. 

Axular lizeoa haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntzan ikastetxe erreferente izendatu du Unicef-ekek

Ikastolak 2. Maila Aurreratua lortu du, eta maila honetan izendatua den Euskal Herriko lehen ikastetxea da

Elkartasun Ikastolak: 800.000 euro inguru banatu dira zortzi ikastolen artean

2023. urterako diru-laguntzak onartu dituzte Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusian

Orriak

RSS - Ikastolak-era harpidetu