BALIABIDEEN KUTXA: ARLO/MAILA GUZTIETAN IDU TXERTATZEN

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Ostirala, 2022, Uztaila 1-tik Asteazkena, 2022, Urria 19-ra
Saioak: 
2022/10/20 (Osteguna) 15:00-tik 17:30-ra
2022/11/24 (Osteguna) 15:00-tik 17:30-ra
2023/02/02 (Osteguna) 15:00-tik 17:30-ra
2023/03/30 (Osteguna) 15:00-tik 17:30-ra
2023/05/04 (Osteguna) 15:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
12.5 ordu
Ikastolen Etxea
Oharrak: 

2022-10-20 saio presentziala
2022-11-24 online
2023-02-02 saio presentziala
2023-03-30 online
2023-05-04 saio presentziala

(15:00-17:30)

Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Helburuak: 

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)-ren printzipioen ezagutzan sakontzea.
IDU printzipioak ikasmaterialetan aplikatuaz egindako ereduak aztertzea
IDUko jarraibideak aplikatuz maila eta ikasgai desberdinetako jarduerak moldatzen ikastea.
IDU printzipioen hedapena ikastolan bideratzea.

 

Edukiak: 

- Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)-ren arabera inklusibitatearen ezaugarriak
- Estrategia inklusibo anitzak sortzen ikastea.
- IDU printzipioak ezagutu eta hainbat jarraibide aplikatzea norberaren ikasmaterialean:
- Ulermenean eragiteko: testu irakurterrazak, sinboloak esplizitatzea, glosarioa....
- Adierazpenean eragiteko: aldamiajea, zereginak ebazteko modu anitzak...
- Motibazioan eragiteko: auto-erregulazioa, autoebaluazioa, exigentzia maila desberdineko ibilbideak...
 

Metodologia: 

2 saio online eta 3 saio presentzial izango ditu. Saio presentzial bat aditu batekin egingo da.
"Baliabideen kutxa" material digitala erabiliko da, eta bertan teoria eta adibide ugari izango dira. Gelaratzea denez helburua, arduradunek ikastolako foro desberdinetan gaia landu eta egin beharrekoak bideratu beharko dituzte.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Lan-saioen eraginkortasuna.
Asebetetze galdetegia

Emaileak: 
LEIRE BURDAIN MESTRAITUA
Bego gordillo markez
Petro Vera Aguado
Hartzaile mota: 
Ikastolako inklusibitate edo aniztasunaren arduradunak; etapa guztietako irakasleak.
Ikastaro zerrendara itzuli