Aurkezpena

Ikastola ereduak suposatzen duen urtez urteko prestakuntza eskaintzea da gure xedea. Bertatik abiatuz, kalitatezko hezkuntza euskalduna eta berritzailea garatu ahal izateko ezinbestekoa da ikastoletako langileria, ikasleria eta gurasoen formazioa bermatzea.

Prestakuntzak ikastolen, Elkartearen eta gizartearen beharrei erantzun kolektiboa emateaz gain, ezagutza komunitatea osatzeko etengabeko ahalegina du helburu; elkarlana suspertuz eta emaitza koordinatuz. Horretarako, modalitate desberdinak bultzatzen ditu (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, foroak, jardunaldiak…) hezkuntza eredu propioak eskatzen duen formazio beharrei erantzunez eta elkarrekin ikasteko bideak eraikiz.

Ikastolen Elkarteak hezkuntza errealitatea eraldatzeko duen konpromisoa, besteak beste, prestakuntza indartu eta sustatuz garatzen du, ikastolen asmo eta beharrei erantzuna emanez eta partaideen eguneroko lanean baliagarriak zaizkien proposamenak eskainiz. Pertsonen garapena eta ezagutza oinarri izanik, eraldaketa kolektiboa suspertu eta jakintza-talde moduan ulertzen dugu gure erakundea.

Ikasturteka eta atal desberdinetan antolaturik aurkitzen da Prestakuntza, etapa eta behar desberdinei erantzuna eman eta proiektu nagusienei erakunde gisa erantzunez.

Laguntza behar duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan

Hasiko diren hurrengo ikastaroak

Hasiera data:
2025/01/08
BIGARREN HEZKUNTZA: IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA
Hasiera data:
2025/01/08
LEHEN HEZKUNTZA: IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA
Hasiera data:
2025/01/13
HAUR HEZKUNTZA: IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA
Hasiera data:
2025/02/13
ETAPAZ GAINDIKO PRESTAKUNTZA

Matrikula zabalik

Inskripzio amaiera data:
2024/12/13
HAUR HEZKUNTZA: IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA
Inskripzio amaiera data:
2024/12/20
LEIZAUR EUSKALTEGIA
Inskripzio amaiera data:
2024/12/20
LEIZAUR EUSKALTEGIA
Inskripzio amaiera data:
2024/12/22
LEIZAUR EUSKALTEGIA
Inskripzio amaiera data:
2025/01/07
ETAPAZ GAINDIKO PRESTAKUNTZA
Inskripzio amaiera data:
2025/01/08
ETAPAZ GAINDIKO PRESTAKUNTZA