Euskal Curriculuma

IKASTOLA EREDUAREN HEZKUNTZA ETA CURRICULUM PROIEKTUA

Gaur egun adostasuna (teorikoa eta politikoa) duen baieztapena da Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortzea espero den irteera-profila oinarrizko konpetentziak direla (Euskal Curriculumaren egitasmoa, 2005; Europako Batzordearen gomendioak, 2006; Loi d ́Orientation, 2006; LOMCE; Nafarroako eta EAEko dekretuak).

Oinarrizko konpetentziak ipar modura hartuz, Oinarrizko Hezkuntza osoa etenik gabe eraikitzen duen Hezkuntza-eredua garatzea da egungo nazioarteko erronka nagusia.

Nazioarteko erroka horri euskal ikuspegitik aurre egiteko aukera da eraikitzen ari garen Ikastola-ereduaren Hezkuntza eta Curriculum-proiektua.

Ikastolen proiektu komun honek bidea irekitzen du ikastola bakoitzak, lekuan lekuko ezaugarriak uztartuz, oinarri sendoekin bere curriculum-proiektua eraikitzen joateko.