Aurkezpena

“Kulturarik gabe ez dago herririk eta jolas eta jokorik gabe ez dago kulturarik”

Errentagarritasunaren izenean egungo bizitza ereduak jolasetik urruntzen gaituen arren, pertsonon garapena, bizitza, pertsonen arteko komunikazioa, harremana eta izadiarekiko hartu-emana askea izan dadin, jolasa ezinbestekoa da.

Bizi jolasean, beraz, izan aske eta bizi norbere bizitza momentua biziz jolasarekin!

Euskal jolas eta jokoak gure kulturan euskaraz bizitzeko aukera paregabeak dira, erabil ditzagun!

ZER DA BIZI JOLAS

BIZI JOLAS proiektua Euskal Herriko  herrialde guztietan kokatzen da.

BIZI JOLAS proiektuak, euskal kulturak duen euskal ludikotasunaren bitartez, euskal kultura eta euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi ditu.

Webgune honetan aurkezpen orokor bat duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

  • Aritz Bereziartua (XiLaBa)
  • Endika Zinkunegi (Araba eta Bizkaia)
  • Iñaki Goikoetxea (Bizkaia)
  • Igor Igerategi (Gipuzkoa)
  • Jon Rovira (XiLaBa eta Nafarroa Garaia)
  • Rober (XiLaBa)