Prestakuntza

Gaur egun kirolak gure jendartean duen norabide okerrak kezka sortarazten du. Kirola ezin da kontsumorako beste esparru bat izan, eta, ondorioz, kirola berriro ludikotasunarekin lotu behar da.

Txikitatik, gozamena sortarazten diguten hainbat ekintza edota jarduerek erakartzen gaituzte. Jarduera bera egitea da, beraz, motibatzen gaituena. Bizipen motibagarria izateko jolasa eta jokoa zer den ulertu behar da, eta horretan bizipenek zer garrantzia duten barneratu behar da.

BIZI JOLAS proiektuaren xede nagusienetarikoa euskal jolas, joko eta kirolek Ikastolen mugimenduaren filosofiarekin bat egitea da, eta horretan programa hau osatzerakoan konpromiso berdinari eutsi diogu, hau da, umea ikastoletara bideratzen duen guraso batek zer da euskal jolas, joko eta kirolaz jakin behar duena?

Gurasoentzat oinarrizko formazioa

  • “Gure seme-alabak kirola egitera gonbidatzen ditugunean, zein da gure nahia, gure motibazioa?”

Begiraleentzat oinarrizko formazioa 

  • “Jolasak, jokoak eta kirolak helburuak dira, edo hezkuntzarako bitartekoak???”