KIMU: IRAKURKETA-IDAZKETA ETA HEZIKETA LITERARIOA 2. txanda
Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Asteazkena, 2024, Iraila 25-tik Asteartea, 2024, Urria 29-ra
Iraupena:
12 ordu
Oharrak:
Urriaren 31 I 9:30-13:30 Donostia (Euskaltzaindiaren egoitza. Tolare baserria. Almortza bidea 6)
Urtarrilaren 30a I 9:30-13:30 Durango (Landako)
Apirilaren 3a I 9:30-13:30 Altsasu (Iortia)
Ikastaroaren formatua:
Presentziala
Helburuak:
- Irakurketa-idazketa prozesua modu arrakastatsu eta atsegingarrian eman dadin kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak zein diren ezagutzea.
- Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzarako baliabide bezala erabiltzen trebatzea.
- Heziketa literarioa zer den definitzea eta bitartekari bezala dugun rolaz jabetzea.
- Eskola irakurketa-gune bat izan dadin liburutegia diseinatzeko eta dinamizatzeko gakoak ezagutzea.
- KIMU Euskara eta literaturako material didaktikoak aipatutako planteamenduari erantzuteko eskaintzen dituen baliabideak ezagutu eta esperimentatzea.
Edukiak:
- Irakurketa-idazketa prozesua modu arrakastatsu eta atsegingarrian eman dadin kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak:
- Heldutasun mugarriak hizkuntzaren garapenean
- Aho-hizkuntzaren garapen etapak
- Zer da irakurtzea? Irakurketaren garapen etapak
- Zer da idaztea? Idazketaren garapen etapak
- Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzaren zerbitzura.
- Bitartekaritza literarioa:
- Zertan datza heziketa literarioa?
- Zein da bitartekariaren rola?
- Nola egin gure eskola irakurketa-gune esanguratsua izan dadin
- Obra literarioak, manipulatzeko materiala eta hizkuntza-jolasak irakurketa-idazketaren eta heziketa literarioaren garapenaren zerbitzura Kimun. Proposamen praktikoak.
Lan dinamika:
Azalpen teorikoa, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta talde handiko hausnarketa.
Ebaluazio irizpideak:
Asistentzia
Asebetetze-maila
Emaileak:
Junkal Lertxundi Panadero
Amaia Ayerra Munduate
Aritz Larreta Bereziartua
Amaia Ayerra Munduate
Aritz Larreta Bereziartua
Hartzaile mota:
KIMUko erabiltzaileak