Aurkezpena

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu aplikazio desberdin programazioa, azpiegituren kudeaketa edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa. 

Bere funtzio nagusia ikastolen IKT plana diseinatzea, garatzea eta ikastola orotara hedatzea da, Informazio eta Komunikazio teknologiak bere eguneroko zereginetan txerta ditzaten, azpiegitura zein kudeaketa eta antolaketan

Zerbitzuak

IKT-zerbitzak esparruko helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Ikastoletako webgunea kudeatzeko sistema aurreratuen garapena.
  • Ikastoletako gestio akademiko, ekonomiko eta eskolaz kanpokoak kudeatzeko baliabideen integrazioa eta hauen erabilpenerako laguntza eskaintzea.
  • Hosting bidezko Moodle zerbitzu eguneratuen garapena.
  • IKT bidez proiektu eta prozesu berritzaileak bultzatu, horien jarraipenaren bitartez, teknologiaren integraziorako ereduak frogatzeko.
  • Irakasle eta ikastoletako profesional ororen prestakuntza plan zehatzak diseinatu, IKT baliabideak egoki erabil ditzaten eta bere eguneroko lanean integratzeko gai izan daitezen.
  • Ikastolen Elkarteko eremu desberdinetatik behar diren plataforma, aplikazio eta webguneen garapen, hobekuntza eta jarraipena egin.