Sarrera

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu Digitalizazioaren edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa. 

Bere funtzio nagusia ikastolen digitalizazio plana diseinatzea, garatzea eta ikastola orotara hedatzea da, Informazio eta Komunikazio teknologiak bere eguneroko zereginetan txerta ditzaten, ikas-irakaskuntza prozesuan zein kudeaketa eta antolaketan

Ikas-irakaskuntza

Ikas-irakaskuntza esparruko helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • DBH amaierarako eta LH amaierarako, Konpetentzia digitalari dagokionez, ikasleen irteera profila definitu.
  • Irteera profil horren baitan, ikasleak konpetente digitalak izan daitezen proposamenak eskaini.
  • Ikastoletan beharrezko dituzten IKT baliabide kurrikularrak sortu eta irakasleen eguneroko lanean txertatzen lagundu.
  • IKT bidez proiektu eta prozesu berritzaileak bultzatu, horien jarraipenaren bitartez, teknologiaren integraziorako ereduak frogatzeko.
  • Irakasle eta ikastoletako profesional ororen prestakuntza plan zehatzak diseinatu, IKT baliabideak egoki erabil ditzaten eta bere eguneroko lanean integratzeko gai izan daitezen.
  • Ikastolen Elkarteko Hezkuntza zerbitzu eta etapa desberdinetatik behar diren plataforma, aplikazio eta webguneen garapen, hobekuntza eta jarraipena egin.