IRAKASKIDETZA. SAKONTZE 2
- Urriaren 16ko saioa Armentia ikastolan izango da.
- Urtarrilaren 15eko saioa Larramendi ikastolan izango da.
- Martxoaren 5eko saioa Laskorain ikastolan izango da.
3 behaketa saioen datak eta lekuak zehazteke ditugu.
Ikastaro honek hiru helburu ditu:
- Ikastolekin praktika komunitatea sortzea.
- Irakaskidetzaren sistematizazioaren eta hedapenaren inguruko gogoeta egitea.
- Ikastola bakoitzak irakaskidetzaren bere plangintza estrategikoa osatzea.
- 1. saioa: Lehenengo saioan iazko ikasturtean Laskorain Ikastolan egindako grabazioen talde analisia eta gogoeta egingo da. Helburua denon artean hausnartzea da eta bakoitzak bere Ikastolara eramateko praktika irizpidean identifikatzea.
- 2. saioa: Ikastolaren plangintza estrategikoa osatu.
- 3. saioa: Ikastolaren plangintza estrategikoa osatu.
Bestalde, 3 ikastola ezberdinetan saioak egingo ditugu irakaskidetzaren praktika behatu eta horren gaineko gogoeta partekatua egiteko.
Aktiboa eta parte hartzailea. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Mintegi bukaeran ebaluazio galdetegia.
Ikastaroko jarduerak osatzea
Janire Gracia Iñurrita