Axular lizeoa haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntzan ikastetxe erreferente izendatu du Unicef-ekek
Gaur, abenduaren 5a, Axular Lizeoa UNICEFen Haurren Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzan Ikastetxe Erreferente izendatu dute. Ikastolak 2. Maila Aurreratua lortu du, maila honetan izendatu duten Euskal Herriko lehenbiziko ikastetxea.
Ekitaldi honetan etapa desberdinetako irakasle eta ikasleek parte hartu dute eta bertan, Axular Lizeoak haurren eskubideekin hartzen duen eguneroko konpromisoa nabarmendu dute, hezkuntza-komunitate osoa haurren bizitza hobetzea helburu duen benetako eraldaketan inplikatuz.
Erreferentziako Ikastetxe izendatua izateko, haurren eskubideen, haur eta nerabeen parte-hartzearen, ingurune babeslearen eta eskola-giroaren ezagutza-eremuen barruan egindako proiektu eta baliabideak dokumentatu eta azaldu ditu ikastolak.