HOCUS & LOTUS 1-2 (IRAKASLE BERRIAK)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2024, Uztaila 4-tik Osteguna, 2024, Iraila 5-ra
Saioak: 
2024/09/06 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2024/10/04 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2024/11/22 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2025/01/24 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2025/03/07 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2025/05/16 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
Iraupena: 
30 ordu
Oharrak: 
Lehen saioa Ikastolen Etxean egingo da, bigarrena Abusu ikastolan eta beste guztiak parte hartzaileen ikastolen artean aukeratuko dira.
 
 
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Helburuak: 

“HOCUS & LOTUS” ikasmaterialen ardatz teorikoak eta metodologikoak azaltzea.
Ikasmaterial horien erabilera egokirako orientabideak eta bitartekoak eskaintzea.
Ikerkuntza-ekintzaren bidez norberaren praktika aberastea.
Proiektuan hasi berriak diren irakasleei aholkularitza eskaintzea.
Ikasmaterialen ebaluazioa eta hobekuntza bideratzea.

 

Edukiak: 

Eleaniztasunaren oinarri psikopedagogikoak.
Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologia.
FORMAT metodologiaren hastapen teorikoak: harreman afektiboa eta komunikazioaren baldintzak.
FORMAT metodologia aplikatzeko estrategiak: esperientzi esanguratsuen errepika konpartitua.
Ipuinaren antzezpena, eszenatokia, eta txontxongiloa; kantuen erabilpena.
Hizkuntza idatziarekiko lehen hurbilpena.
Gelako komunikazioaren garapena eta eguneroko hizkuntzaren trataera.
Norberaren zalantzak batera jartzea eta horiekiko orientabideak.

Lan dinamika: 

· Jarduera praktikoak

· Saio praktikoak ikasleekin 

· Hausnarketa

Saioen artean aholkularitza eskainiko da.
 

Ebaluazio irizpideak: 

Saioetara asistentzia.
Saioetan parte hartze aktiboa izatea.

 

Emaileak: 
Susana de los Mozos de Miguel
Diana Lindsay With
Hartzaile mota: 
1. eta 2. mailako ingeleseko irakasle berriak.
Ikastaro zerrendara itzuli