STEM SCHOOL LABEL: JARRAIPEN IKASTAROA 25 (ONLINE)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Ostirala, 2025, Urtarrila 31-tik Asteazkena, 2025, Otsaila 5-ra
Saioak: 
2025/02/07 (Ostirala) 09:30-tik 11:30-ra
2025/05/16 (Ostirala) 09:30-tik 11:30-ra
Iraupena: 
4 ordu
Oharrak: 

ADI: Soil-soilik aldez aurretik SSL labelaren ikastaroa egin duten ikastolako kideak eta, STEAM hezkuntzan aurrera eginez, zertifikazio mailaz igotzeko helburua dutenak.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikastolan SSL egitasmoa formalki onartuta egongo da zuzendaritzan; zuzendariaren sinadura ezinbestekoa baita akreditazio-prozesuan.
  • Gutxienez arduradun bat izendatuko du ikastolak, prestatzailearekin harremanetan egoteko eta ikastolan gaia arin koordinatzeko.
  • Ikastolak, nahi bezainbeste irakasle inplikatuko ditu prozesuan SSL arduradunarekin talde lanean aritzeko.

Kronograma: Competent maila eskatzeko emandako urrats beretsuak beteko dira.

Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 
  • Europar STEM School Labelaren (SSL) ezaugarrietan sakontzea.
  • Ikastolaren  STEM-egungo mailaren diagnostikotik abiatuta, SSLaren Competent, Proficient edo Expert goi mailaren zigilua eskuratzeko, plataforma bidez urratsak egitea.
  • Curriculum propiotik abiatuta, etorkizunerako ikastolarako STEAM hezkuntzan hobekuntza plangintza aurreikustea, diseinatzea eta erabakiak hartzeko ebidentzietan oinarrituriko informazio eguneratua eskuratzea.

 

Edukiak: 
  • STEM School Labelaren ezaugarriak (sakontzea).
  • Zigiluaren maila igotzeko prozesuaren baldintzak eta urratsak.
  • SSL plataforma digitalaren ezaugarriak eta erabilera (II): Study cases
  • Ikastolan garatutako STEAM lanetan oinarritutako ebidentziak eta kasuak: planifikatzeko eta prestatzeko gomendioak.
Lan dinamika: 

Azalpen teorikoa 

Lan kooperatiboa 

Ebaluazio irizpideak: 

- %75ko asistentzia.

- aktiboki parte-hartzea.

- betetze-maila.

- landutakoa gelaratzea.

asebetetze galdetegia betetzea.

Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa.
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea.

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko 

 

Emaileak: 
Erramun Martiarena Sarasola
Hartzaile mota: 
Soilik aldez aurretik SSL labelaren ikastaroa egin duten ikastolako kideak eta, STEAM hezkuntzan aurrera eginez, zertifikazio mailaz igotzeko helburua dutenak.
Ikastaro zerrendara itzuli