BEHAKETA ETA ESKU-HARTZE ESANGURATSUAK ZIRKULAZIO AUTONOMOAN
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Asteartea, 2024, Urria 15-tik Asteazkena, 2024, Azaroa 13-ra
Iraupena:
24 ordu
Ikastaroaren formatua:
Presentziala
Tokia:
IORTIA KULTUR GUNEA - ALTSASU
Helburuak:
- hIZAN markoarekin koherentea den haurtzaroarekiko begirada garatzea fokua non jarriko dugun argituz eta behaketaren zertarakoak definituz.
- Ikastola bakoitzak zirkulazio autonomo momentuan haurrei ahalik eta eskaintza esanguratsuena egiteko zer, zertarako eta nola ebaluatuko duen diseinatu eta praktika desberdinak aurrera eramatea.
- Bakoitzak bere esperientzia eta bide propioa partekatuz elkar elikatu eta ibilbide kolektibo bat garatzea.
Edukiak:
- Haurren kultura: Haurtzaroarekiko begirada eta entzute aktiboa (Malaguzzi).
- Ebaluazio hezitzailea zirkulazio autonomoan: Behatu, aztertu, interpretatu, esku hartu, dokumentatu eta komunikatu.
- Informazioa jasotzeko tresna desberdinak.
- Zertarako eta nola dokumentatu.
Lan dinamika:
Azalpen teorikoa.
Partekatze saioa.
Taldeko hausnarketa
Ebaluazio irizpideak:
Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.
Zereginen betetze-maila.
Ikastaroan landutakoa ikastolaratzea.
Ikastaroaren asebetetze galdetegia betetzea.
Emaileak:
Agurtzane Mujika Mendizabal
Amaia Ayerra Munduate
Amaia Ayerra Munduate