KIMU: IRAKURKETA-IDAZKETA ETA HEZIKETA LITERARIOA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2024, Uztaila 8-tik Asteartea, 2024, Urria 22-ra
Saioak: 
2024/10/24 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
2025/01/16 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
2025/03/27 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
12 ordu
Oharrak: 

 

Urriaren 24a (osteguna) I 9:30-13:30 Donostia (Euskaltzaindiaren egoitza. Tolare baserria. Almortza bidea 6)

Urtarrilaren 16a (osteguna) I 9:30-13:30 Durango (Landako)

Martxoaren 27a (osteguna) I 9:30-13:30 Altsasu (Iortia)

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Helburuak: 
  • Irakurketa-idazketa prozesua modu arrakastatsu eta atsegingarrian eman dadin kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak zein diren ezagutzea.
  • Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzarako baliabide bezala erabiltzen trebatzea.
  • Heziketa literarioa zer den definitzea eta bitartekari bezala dugun rolaz jabetzea.
  • Eskola irakurketa-gune bat izan dadin liburutegia diseinatzeko eta dinamizatzeko gakoak ezagutzea. 
  • KIMU Euskara eta literaturako material didaktikoak  aipatutako planteamenduari erantzuteko eskaintzen dituen baliabideak  ezagutu eta esperimentatzea.

Edukiak: 

 

  • Irakurketa-idazketa prozesua modu arrakastatsu eta atsegingarrian eman dadin kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak:
    • Heldutasun mugarriak hizkuntzaren garapenean
    • Aho-hizkuntzaren garapen etapak
    • Zer da irakurtzea? Irakurketaren garapen etapak
    • Zer da idaztea? Idazketaren garapen etapak
  • Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzaren zerbitzura.
  • Bitartekaritza literarioa:
    • Zertan datza heziketa literarioa?
    • Zein da bitartekariaren rola?
    • Nola egin gure eskola irakurketa-gune esanguratsua izan dadin
  • Obra literarioak, manipulatzeko materiala eta hizkuntza-jolasak irakurketa-idazketaren eta heziketa literarioaren garapenaren zerbitzura Kimun. Proposamen praktikoak.
Metodologia: 

Azalpen teorikoa, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta talde handiko hausnarketa.

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Asistentzia

Asebetetze-maila

 

Emaileak: 
Junkal Lertxundi Panadero
Hartzaile mota: 
KIMUko erabiltzaileak
Ikastaro zerrendara itzuli