LH MUSIKA MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2022, Ekaina 22-tik Osteguna, 2022, Iraila 8-ra
Saioak: 
2022/09/02 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2022/11/16 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2023/02/28 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
2023/05/10 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
16 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

LHko Musika arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
LH 6, LH 5 eta LH 4. mailarako aurreko ikasturteetan sorturiko 3 unitateak aurrera eraman eta hobekuntzak proposatu. Unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideen lehenengo hurbilketa.
Musika jarduera osagarriak zein euskarrien elkartrukea egin ikastolen artean.
Arloari dagokion koordinazio orokorra egin eta mintegikideen arteko partehartzea bultzatuz barne formazioak burutu

Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean LH 6 LH 5 eta LH 4. mailan lantzen diren eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6 LH 5 eta LH 4ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz. Mintegikideen arteko jakintzen partekatzea barne formazioen bidez

 

 

Lan dinamika: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
XABIER ZUBELDIA UGARTEMENDIA
Ane Muñoa Amas
Hartzaile mota: 
LH-ko Musika irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli