NERABEEKIN EGUNGO DISKRIMINAZIO EGOEREN INGURUAN LANKETA EGITEKO PROIEKTUA
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Asteartea, 2023, Urtarrila 31-tik Ostirala, 2023, Otsaila 10-ra
Iraupena:
2.5 ordu
Oharrak:
Saioa euskaraz izango bada ere, hainbat euskarri eta Belgikako esperientzia ingelesez izango dira.
MIntegi emaileak:
Amaia Lamikiz Jauregiondo
Ikastaroaren formatua:
Presentziala
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
-
Diskriminazioari aurre egiten: Gazteen ikuspegia. Euskal Herrian garaturiko eta pilotatutako proiektua aurkeztea.Proiektu honen helburua, ikasleek giza eskubideak erdian hartuta iragana eta orainaren arteko loturetaz jabetzea eta hausnartzea litzateke
- Place Based Learning (tokian-tokiko irakaskuntzan) oinarritutako Who were the victims of National socialism? proiektuaren ezaugarriak ezagut araztea
- Nazioarteko proiektu honen beste herrialdeetako esperientzia ezagutzea eta Belgikakoa zuzenean jasotzea, Ann-Katrien De Clippele eta Isabelle Diependaeleren eskutik
- Proiektua gelaratzeko materiala eta gelaratzeko orientabideak jasotzea.
Edukiak:
- Euroclio eta Max Mannheimer Study Center-en babespean sorturiko Who were the victims of National socialism? proiektua
- Euskal Herrian garaturiko Diskriminazioari aurre egiten: Gazteen ikuspegia proiektua: ezaugarriak, baliabideak, gelaratzeko orientabideak..
- Europako beste esperientziak
- Belgikan, Lab Sint-Amands ikastetxean gauzatutako proiektua
Lan dinamika:
- Proiektuaren ezaugarriak eta baliabideak ezagutzeko hainbat praktika gauzatuko dira bertaratutako irakasleekin.
- Irakasleei proiektua hobetzeko eta osatzeko proposamenen inguruan hausnartzea eskatuko zaie.
- Belgikako esperientzia online bidez zuzenean azalduko digute Ann-Katrine De Clippele ( Lab Sint-Amand ikastetxeko irakaslea) eta Isabelle Diependaele (Kazerne Dossin museoko pedagogi arduraduna)ren eskutik
Ebaluazio irizpideak:
Asebetetze galdetegia
Emaileak:
Harri Beobide Egaña
Hartzaile mota:
Proiektua zuzenean Gizarte Zientzietako edo Etika/ Giza hezibidearekin loturik badago ere, Monumentu eta lekuetan oinarritutako proiektuak eta gauzatutako gure eredua, ezagutu eta/edo gelaratu nahi duen Bigarren hezkuntzako edozein irakasle.