HOCUS & LOTUS 1-2 (IRAKASLE BERRIAK)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2022, Ekaina 28-tik Astelehena, 2022, Iraila 19-ra
Saioak: 
2022/09/02 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2022/10/07 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2022/11/25 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2023/02/10 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2023/03/17 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2023/05/05 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
Iraupena: 
30 ordu
Oharrak: 
 
 
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

“HOCUS & LOTUS” ikasmaterialen ardatz teorikoak eta metodologikoak azaltzea.
Ikasmaterial horien erabilera egokirako orientabideak eta bitartekoak eskaintzea.
Ikerkuntza-ekintzaren bidez norberaren praktika aberastea.
Proiektuan hasi berriak diren irakasleei aholkularitza eskaintzea.
Ikasmaterialen ebaluazioa eta hobekuntza bideratzea.

 

Edukiak: 

Eleaniztasunaren oinarri psikopedagogikoak.
Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologia.
FORMAT metodologiaren hastapen teorikoak: harreman afektiboa eta komunikazioaren baldintzak.
FORMAT metodologia aplikatzeko estrategiak: esperientzi esanguratsuen errepika konpartitua.
Ipuinaren antzezpena, eszenatokia, eta txontxongiloa; kantuen erabilpena.
Hizkuntza idatziarekiko lehen hurbilpena.
Gelako komunikazioaren garapena eta eguneroko hizkuntzaren trataera.
Norberaren zalantzak batera jartzea eta horiekiko orientabideak.

Metodologia: 

Fase intentsiboa irailaren hasieran egingo da eta ondoren saio presentzialak egingo dira:

· Jarduera praktikoak

· Saio praktikoak ikasleekin ( oraindik ez dakigu aukerarik izango dugun edo ez )

· Hausnarketa

Saioen artean aholkularitza eskainiko da.
 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Saioetara asistentzia.
Saioetan parte hartze aktiboa izatea.

 

Emaileak: 
Susana De Los Mozos De Miguel
Diana Lindsay With
Hartzaile mota: 
1. eta 2. mailako haurrekin ingelesa landu behar duten irakasle berriak.
Ikastaro zerrendara itzuli