Ikastolen mugimenduak eremu desberdinetan proposamen propioak lantzen jarraituko du, hezkuntza sistemari eta gizarteari ekarpena eginez, eta Euskal Hezkuntza Sistema propioa eta eraldatzailea aldarrikatuz
Ikastolok beti aldarrikatu dugu eredu berri bat. Ez dugu ulertzen hezkuntza sistema bat administrazioaren agindupean bakarrik, bere titulartasunaren menpe bakarrik. Jendarte osoak era antolatuan hartu behar du parte
Azken egun hauetan hedabide eta sare ezberdinetan irakurtzen aritu gara hurrengo urte hauetarako sare itunduan Hezkuntza Sailak proposatzen dituen itun edo/eta planifikazioaren inguruan hainbat hezkuntza eragilek idatzi edo esan dutena, eta beharrezko ikusten dugu zehaztapen eta argibide batzuk ematea.
Hiru erronka nagusi aipatu dituzte: Ikasleen euskararen erabileraren eta kalitatearen beherakada, jaiotza tasaren jaitsiera larria eta atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzea ; eta hiruei herri gisa erantzutera deitu dute