Hastapenetan Felix Ormaetxeak bideratu zuen euskal hezkuntzako kooperatiba asko elkartzea.
Ondorengo presidenteak izan ziren, besteak beste: Jose Ramon Zubizarreta, Imanol Igeregi, Andoni Zendoia, eta gaur egun Patxi Xabier Olabarria da.
Laurogeita bat kooperatiba dira Erkide Irakaskuntzan elkartuak, horietatik 47 gurasoenak, 22 integralak eta 11 lan-elkartuak. Eusko Jaurlaritzak “herri-onurakotzat” izendatu ditu, Irakaskuntzako Kooperatiba federatuen %85a, interes orokorrei egiten dieten ekarpenagatik.