Erkide Irakaskuntza Kooperatibak 25 urte bete ditu, errealitate sendo bihurtuta.

Hastapenetan Felix Ormaetxeak bideratu zuen euskal hezkuntzako kooperatiba asko elkartzea.
Ondorengo presidenteak izan ziren, besteak beste:  Jose Ramon Zubizarreta, Imanol Igeregi, Andoni Zendoia, eta gaur egun Patxi Xabier Olabarria da.

Laurogeita bat kooperatiba dira Erkide Irakaskuntzan elkartuak, horietatik 47 gurasoenak, 22 integralak eta 11 lan-elkartuak. Eusko Jaurlaritzak “herri-onurakotzat” izendatu ditu, Irakaskuntzako Kooperatiba federatuen %85a, interes orokorrei egiten dieten ekarpenagatik.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek 25.urteurreneko ekitaldian parte hartu dute, Javier Goienetxearekin batera.

Omenduen hitzak bideoan jasota:
https://www.youtube.com/watch?v=MH9eF-a3Dug&feature=youtu.be

Ekitaldiaren bideoa:
http://www.irekia.euskadi.net/es/news/24928-lehendakari-asiste-aniversario-erkide-irakaskuntza