25.urteurrena

Erkide Irakaskuntza Kooperatibak 25 urte bete ditu, errealitate sendo bihurtuta.

Hastapenetan Felix Ormaetxeak bideratu zuen euskal hezkuntzako kooperatiba asko elkartzea.
Ondorengo presidenteak izan ziren, besteak beste:  Jose Ramon Zubizarreta, Imanol Igeregi, Andoni Zendoia, eta gaur egun Patxi Xabier Olabarria da.

Laurogeita bat kooperatiba dira Erkide Irakaskuntzan elkartuak, horietatik 47 gurasoenak, 22 integralak eta 11 lan-elkartuak. Eusko Jaurlaritzak “herri-onurakotzat” izendatu ditu, Irakaskuntzako Kooperatiba federatuen %85a, interes orokorrei egiten dieten ekarpenagatik.

RSS - 25.urteurrena-era harpidetu