Gaur egun kirolak gure jendartean duen norabide okerrak kezka sortarazten du. Kirola ezin da kontsumorako beste esparru bat izan, eta, ondorioz, kirola berriro ludikotasunarekin lotu behar da.
Txikitatik, gozamena sortarazten diguten hainbat ekintza edota jarduerek erakartzen gaituzte. Jarduera bera egitea da, beraz, motibatzen gaituena. Bizipen motibagarria izateko jolasa eta jokoa zer den ulertu behar da, eta horretan bizipenek zer garrantzia duten barneratu behar da.
Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea dauka euskarazko jolas eta jokoak garatzen. Ildo horri jarraituz, bi mahai-joko dibertigarri plazaratu ditu negu honetan: Nor da nor? eta Urkatua. Joko bi hauen helburu nagusia haurrei euskaraz bizitzen laguntzea da, euskaraz dibertitzeko tresnak eskaintzea, eta, baita ere, jolastuz ikastea.
Ekonomiaren eta gizartearen mailan berri txarrak besterik entzuten eta jasaten ez ditugun garaiotan, ikastolok, betidanik gure izaeraren ezaugarri nagusienetakoa izan denarekin azaldu nahi dugu jendartera: Elkartasuna. Elkartasuna gainera, ez borondate adierazgarri den hitz huts bezala, baizik eta errealitate eraginkor eta sendo bihurtu nahi duen tresna gisa.
Japoniako Hezkuntza Ministerioaren babespean ordezkaritza baten bisita izan dugu egunotan ikastoletan. Aurreko egunetan Lazkaoko San Benitora, Bergarako Aranzadira eta Donostiako Axular, Santo Tomas eta Zurriolara joan dira, gure eredu pedagogikoaren programak ezagutzeaz gainera, horiek ikasgeletan nola aplikatzen diren bertatik bertara ikusi nahi baitzuten, eta harrituta geratu dira ikusi duten emaitzarekin.