Gipuzkoako Ekolarteko Bertso Idatzien 2018ko Txapelketako hirugarren eta laugarren saioak jokatuko dira martxoaren 13an eta 14an, Eskoriatzan eta Azpeitian. Guztira 180 ikaslek hartu dute parte.
Ikastolen Elkarteak gogor gaitzetsi nahi du Zizurkil eta Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolako ate batean egin duten pintaketa morea, zeinetan ikastola hau “segregatzaile” dela leporatu dioten, eta elkartasun osoa adierazi nahi dio ikastola horretako komunitateari.
Erasoa bera gaitzesteaz gain, Zubimusu ikastolari leporatzen diotena guztiz faltsua dela ere salatu nahi du Ikastolen Elkarteak.
Era berean, pintaketa egiteko erabilitako kolorea martxoaren 8arekin erraz lotu daitekeen arren, Ikastolen Elkarteari ezinezko egiten zaio lotura hori egitea.