EKI MUSIKA
Lehen hiru saioak aurrez aurre izango dira.
Azken saioa online
APIRILAREN 16KO SAIOA ALTSASUKO IORTIA KULTURGUNEAN EGINGO DA LH-KOEKIN BATERA
23-24 ikasturtean musika mintegiak lau saio izango ditu; hiru presentzialak eta azkena, laugarrena, online.
Mintegiaren helburua nagusiak hauek izango dira:
- Musika arloari lege berriak egindako ekarpenak plazaratzea eta EKI ikuspegitik egindako aldaketa eta berrikuntzak azaltzea. Ebaluazio taula berriak aurkeztu eta Hizkuntza Trataera Integralak arloari eta baita arloaren ebaluazio ereduari egiten dion ekarpena azaltzea, antolaketaren inguruan hausnartu...
- LH-DBHko musika irakasle guztiok arloaren ikuspegi osoa eta praktika onak partekatzea eta hausnarketa eta gogoeta partekatua bideratzea. Horretarako apirilean saio bateratua izango dugu.
- Ebaluazio hezigarrian aurrera-pausuak ematea.
- Kanpo eta barne formaziorako tarteak eskaintzea (mintegi saioetan barne-formazioak bideratzen jarraituko dugu baina kanpo formazio saio bat ere egin nahi dugu).
- Foroaren bidez informazioa elkar partekatzea.
- Musika irakasleon elkar ezagutza, harremana eta elkarlana sustatzea.
EKI musika: LH eta DBHko diseinua. Lotura, sekuentzia eta erabilera.
Musika eta lege berria.
Musika unitateen proposamenak eta berrikuntzak.
Musika arloaren ebaluazioa eta HTI.
Arloan erabiltzen diren baliabide digitalak eta pedagogikoak.
Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Asebetetze galdetegia