LH MUSIKA MINTEGIA
APIRILAREN 16KO SAIOA ALTSASUKO IORTIA KULTURGUNEAN EGINGO DA DBH-KOEKIN BATERA
LHko Musika arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
LH 6, LH 5 eta LH 4. mailarako aurreko ikasturteetan sorturiko 3 unitateak aurrera eraman eta hobekuntzak proposatu. Unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideen lehenengo hurbilketa.
Musika jarduera osagarriak zein euskarrien elkartrukea egin ikastolen artean.
Arloari dagokion koordinazio orokorra egin eta mintegikideen arteko partehartzea bultzatuz barne formazioak burutu
EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean LH 6 LH 5 eta LH 4. mailan lantzen diren eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6 LH 5 eta LH 4ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz. Mintegikideen arteko jakintzen partekatzea barne formazioen bidez
Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Ane Muñoa Amas