HELDUAREN IZATEA ETA ZIRKULAZIO AUTONOMOA: NONDIK? ZER? ETA ZERTARAKO?
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Asteartea, 2024, Otsaila 6-tik Asteazkena, 2024, Apirila 10-ra
Iraupena:
12 ordu
Ikastaroaren formatua:
Presentziala
Tokia:
IORTIA KULTUR GUNEA - ALTSASU
Helburuak:
- Heldu erreferente moduan zirkulazio autonomoko egoera desberdinek sorrarazten digutenaren kontzientzia hartzen hasi eta esku hartzeak aurrediseinatzeko prozesua ekitea, gure buruan begirada jarri eta bizipen desberdinen bueltan hausnartuz.
- Bakoitzak bere errealitatean kokatuz, bere lan-taldearen izaeraz kontzientzia hartu eta bizikidetza osasuntsua bermatuz talde kohesiorako pausuak ematea.
- Ekipo indartsu bat eguneroko jardunerako zein baliabide aberats eta funtsezkoa den lantzea eta estrategia honi dagokionez ikastolan bide bat egitea.
- Heldu-haur harremanari dagokionez, eguneroko gure jarduna aztertu eta ebaluatzeko prozesua esperimentatzea, estrategia desberdinak erabiliz.
- Bakoitzak ikastolan bizi dituen bizipen propioak partekatu eta elkar elikatzea planteatuko diren dinamika desberdinen bidez.
Edukiak:
Lan dinamika:
Mintegi praktiko eta parte-hartzaileak izango dira. Teoriaz baliatuz, norberaren eta ikastola barneko gogoetaren eta ikastolen arteko partekatzearen bidez, errealitatearekin lotura egin eta hausnarketa aktiboak egingo dira. Ondoren, ikastolarako bide-orri propioak diseinatu eta praktikara eramateko.
Partaideen arteko elkarlana eta parte-hartze aktiboa gakoak izango dira.
Ebaluazio irizpideak:
Asistentzia eta partaideen asebetetzea
Emaileak:
Beñat Azurmendi Aguirre
Amaia Ayerra Munduate
Ane Urroz Miguel
Agurtzane Mujika Mendizabal
Amaia Ayerra Munduate
Ane Urroz Miguel
Agurtzane Mujika Mendizabal
Hartzaile mota:
Haur Hezkuntzako erreferenteak (gomendatzen dugu 0-6ko arduraduna ere etortzea).