hEGIN, LHko ERREFERENTEEN MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2024, Otsaila 9-tik Osteguna, 2024, Martxoa 7-ra
Saioak: 
2024/03/07 (Osteguna) 09:30-tik 13:00-ra
2024/04/18 (Osteguna) 09:30-tik 13:00-ra
2024/05/23 (Osteguna) 09:30-tik 13:00-ra
Iraupena: 
10.5 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
IORTIA KULTUR GUNEA - ALTSASU
Helburuak: 
  • Ikastola bakoitzak, LH etapan hausnarketa pedagogikorako denborak eta prozedurak identifikatzea, hobetzea eta sistematizatzea. 
  • Ikastolen eta haien egiteko moduen arteko elkarrezagutza bideratzea eta kolaboraziorako aukerak identifikatzea. 
  • LHren egoera, zein etorkizunerako hausnarketa estrategikoa taldean egitea.
Edukiak: 
  • Lehen Hezkuntzako etapa.
  • Irakaslearen eta irakasle taldearen egitekoak eta haien antolaketa: asteko ordutegia.
  • Hausnarketa pedagogikoa: kalitatea, denborak, prozedurak eta estrategiak. 
  • Ebaluazioaren kultura.
Lan dinamika: 

Mintegi praktikoak izango dira. Teoriaz baliatuz eta ikastolen arteko gogoetaren eta ikastola barneko gogoetaren bidez errealitatearekin lotura eginez, egunerokorako baliagarriak izango diren produktuak kolaborazioan sortuko dira. Partaideen arteko elkarlana eta parte hartze aktiboa gakoak izango dira.

 

Ebaluazio irizpideak: 

Asistentzia eta partaideen asebetetzea

Emaileak: 
Junkal Lertxundi Panadero
Amaia Artolazabal Amilleta
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Beñat Azurmendi Aguirre
Hartzaile mota: 
LH 1.zikloko erreferenteak, Lehen Hezkuntzako etaparen ikuspegi orokorra duten irakasleak. Etapan erreferentzialtasuna dutenak duten arduragatik, esperientziagatik, etab. Koordinazio-lanetarako gogoa eta trebetasunak dituztenak.
Ikastaro zerrendara itzuli