Euskal Curriculumean Gorputz Heziketarako egin proposamena oinarri harturik, ondo pasatzearen sentsazioa ardatz hartu eta gure jolas, joko eta kirolen sustapena:
Pilota
Boteluzea
Herri jolas, joko eta kirolak
Euskal arrauna
Gure jolas, joko eta kirolak Euskal Curriculumean eta konpetentzien bidean: gure jolas, joko eta kirolak eta norberaren ezagutza, komunikazioa eta kultura.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketa izeneko ekitaldia, 1981ean Donostian burutu zen estrainekoz, Carmelo Balda pilotalekuan hain zuzen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuen.
1982an, Ikastolen Elkartea arduratu zen ekimen horretaz, eta bertsolaritza irakaskuntzan txertatzeko lehen urratsak bideratu ziren. Geroztik, Euskal Herriko herrialde guztietara zabaltzearen ondorioz, milaka neska-mutilek ezagutu dute jendaurreko jarduerak duen bizipen ahanztezina.
Ikastolen mugimenduak bere ibilbide luzean, unean uneko, beharrei erantzuten jakin izan du beti. Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna. Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera hasi ziren, 60ko hamarkadan.
Dokumentu honetan, datu pertsonalak babesteko (DBEO) 2016/679 (EB) erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBEDBLO) arabera, EHI EKEk datu pertsonalak eta herritarren eskubideak tratatzen dituen moduaren inguruko informazioa aurki daiteke.