Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.
XXI: mendeko ikastolak bere hautu propioa beharrezkoa du euskal curriculumari eta ikasmaterialei begira. Ikastolen Ikasmaterialen katalogoak Ikastola ereduaren ikuspegitik ekoitzia izan den ikasmaterial bilduma jasoten du.
Ordu Kurrikularretan ikasleek zein irakasleek naturarekin, natur espazioekin (URA-ELURRA-LURRA) duten harremana indartzea bilatzen duten egonaldiak dira.
Natura eta pertsonaren garapena, natura eta komunikazioa, natura eta kultura.
Bat-batekotasuna eta ludikotasuna oinarri espazio, jolas eta jokoen bidez.