Ostadar Proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako curriculumaren kudeaketarako diseinaturiko proiektua da. Ikasleentzako eta irakasleentzako hainbat ikasmaterialek osatzen dute euskarri desberdinetan: paper euskarrian, ikus-entzunezkoak, multimedia eta baita internet bitartezkoak ere.
Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu aplikazio desberdin programazioa, azpiegituren kudeaketa edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa.
Euskal Curriculuma garatzen ari den honetan, maiz, honakoa errepikatu ohi da: “Paperean jartzea agian ez da hain erraza, baina gero hau guztia geletara, praktikara eramatea askozaz ere zailagoa da! Nola gauzatuko ote dugu?”.
Gorputz Heziketako irakasleei zuzendutako prestakuntzaren bidez, Euskal Curriculumean Gorputz Heziketaren inguruan egiten den proposamenen inguruko formazioa eskaini nahi dugu.
Formazioak bibentzialak, teorikoak eta praktikoak dira.