DBHko ikasleek sortutako musikala Donostiako Victoria Eugenia antzokira iritsiko da. Azaroaren 28an izango da. Goizez ikastetxeentzat, arratsaldez publiko orokorrarentzat. Ordu eta laurdeneko emanaldiak dira.
XXI. mendearen lehen hamarkada hauetan, heziketa-lana tokian tokiko eta garaian garaiko testuinguruan ongi kokatu nahi duen eskolak bere planteamenduak eguneratu behar ditu, gizartean gertatzen ari diren aldaketa sakonei era eraginkorrean erantzun nahi badie.