anonymous user

Term to add to anonymous user rol

Euskal Curriculuma

IKASTOLA EREDUAREN HEZKUNTZA ETA CURRICULUM PROIEKTUA

Gaur egun adostasuna (teorikoa eta politikoa) duen baieztapena da Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortzea espero den irteera-profila oinarrizko konpetentziak direla (Euskal Curriculumaren egitasmoa, 2005; Europako Batzordearen gomendioak, 2006; Loi d ́Orientation, 2006; LOMCE; Nafarroako eta EAEko dekretuak).

Oinarrizko konpetentziak ipar modura hartuz, Oinarrizko Hezkuntza osoa etenik gabe eraikitzen duen Hezkuntza-eredua garatzea da egungo nazioarteko erronka nagusia.

Lehen ikasturtea arrakastatsuari jarraipena emateko prest

Eredu pedagogiko berri eta berritzailea jarri da martxan aurtengo ikasturtean.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletan, EKI proiektuaren bitartez. Ikasturte honen hondarrean, balantzea egiten hasita, esan daiteke arrakasta handiz txertatu dela EKI DBH 1eko geletan. Heldu den ikasturtean arrakasta hori berresteko prest da dagoeneko DBH 2rako proiektua.

Euskal Herriko Eskolarteko Finala, larunbat honetan, Orion

Gaur aurkeztu da Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketako Finala. Orion izango da, larunbat honetan, bertako kiroldegian. Eskolartekoaren finalarekin batera Euskal Herriko bertso-eskolen festa ere izango da. Hala, Orio bertsolari gazteen topaleku paregabe bihurtuko da ekainaren 21ean.

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu dute aurtengo Eskolartekoaren Finala eta Euskal Herriko Bertso-eskolen Eguna. Bertan izan dira Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu, Bertsozale Elkarteko lehendakari Iñaki Murua eta Orioko alkate Beñat Solaberrieta.

Euskararen goreneko gaitasun-mailarako ikastaroa

Irailean hasita, euskararen C2 gaitasun-maila landu eta agiri ofiziala lortzeko ikastaroa eskainiko du Ikastolen Elkarteko Leizaur euskaltegiak.

Prentsa Bilduma 2014-06-17

Prentsa Bilduma 2014-04-11

Orriak

RSS - anonymous user-era harpidetu