Euskararen goreneko gaitasun-mailarako ikastaroa

 

Irailean hasita, euskararen C2 gaitasun-maila landu eta agiri ofiziala lortzeko ikastaroa eskainiko du Ikastolen Elkarteko Leizaur euskaltegiak. Ikastaroa semipresentziala izango da eta partaide kopurua murriztua izango da.

Ikastaro mota
Ikastaro konbinatua da; hau da, aurrez aurreko saioak eta IKTetan oinarritutakoak elkarren osagarri izango dira. Saio mota horien bitartez ziurtatu nahi dugu trebetasun guztien lanketa orekatua. Europako Markoak C2 mailarako eta HABEren HEOK-k 4. mailarako zehazten dituzten helburu, eduki, metodologia- eta ebaluazio-irizpideez gainera, proiektua, tutoretza-orduak eta egiaztatze-proba prestatzeko saioak ere izango ditu ikastaro honek.

Egutegia eta metodologia
Ikastaroa irailean hasi eta maiatzean amaituko da. Edukiak lantzeko unitateak aurrez aurreko saioen bidez eta on-line garatuko dira. Hala, aurrez aurreko saioen bidez edukien lanketaren zama arindu nahi dugu, eta praktika erraztu ikasleei. Hartara, irailetik abendura bitartean, hamabost egunik behin saio bat egingo da edukien lanketa bideratzeko (7 saio guztira), arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara, batez ere talde-lanean oinarrituta, eta bakarkako lanak on-line gauzatuko dira tutorearen laguntzaz. Urtarriletik apirilera bitartean, berriz, proiektua gauzatzeko aukera izango du ikasketariak. Eta maiatzean, berriz, egiaztatze-proba prestatuko da. Landuko diren unitateetan 120 lan-ordu inguru aurreikusten dira, proiektua gauzatzeko orduak eta tutoretza-orduak kontuan izan gabe.

Helburu orokorrak
Oro har, ahozko nahiz idatzizko ekintza komunikatiboei erreparatuko diegu ikastaroan. Hartara, ahalegin berezia egin dugu, Hezkuntzako profesionalei ez ezik, C2 gaitasun-maila eskuratu nahi duen orori ere esanguratsuak gerta dakizkiokeen askotariko ekintza komunikatiboak biltzen.

Izena emateko epea
Kopurua bete arte.

Argibide gehiago
Ikastaroaren aurkezpena

Mikel Barrios
mbarrios@ehi.ikastola.net