ALEXIA, EBALUAZIO FINALA. B TALDEA
Ikasturteko amaierarako beharrezkoak diren momentuko legediak eskatzen dituen dokumentazio ofizialak lortzeko eta Hezkuntza Delegaritza eta Nafar Gobernuaren aplikatiboarekin komunikatzeko beharrezkoak diren pausoak ezagutu eta ikastola bakoitzaren Alexia prestatuta utzi helburu horiek lortzeko.
Aipatutako helburuak lortzeko banan-banan errepasatzen joan Alexia barruan beharrezkoak diren konfigurazio ezberdinak: ebaluazio sistema bakoitzaren konfigurazio orokorrak ebaluazio finalari begira, arloen kode ofizialak egokian diren errepasatu, ikasmaila bakoitzari hezkuntza legeak ongi dauden ziurtatu etab.
Prestatuko diren bideotutorialak ikusi ondoren ikastola bakoitzak bere Alexian atal bakoitzean aipatzen dena errepasatu edota burutu beharko du. Eta online egingo den saioan pauso horiek jarraitu ondoren gelditu daitezkeen zalantzak argituko dira. Txanda ezberdinak antolatuko dira taldeak ahalik eta txikienak izan daitezen.