Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu aplikazio desberdin programazioa, azpiegituren kudeaketa edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa.
Euskal Curriculuma garatzen ari den honetan, maiz, honakoa errepikatu ohi da: “Paperean jartzea agian ez da hain erraza, baina gero hau guztia geletara, praktikara eramatea askozaz ere zailagoa da! Nola gauzatuko ote dugu?”.
Gorputz Heziketako irakasleei zuzendutako prestakuntzaren bidez, Euskal Curriculumean Gorputz Heziketaren inguruan egiten den proposamenen inguruko formazioa eskaini nahi dugu.
Formazioak bibentzialak, teorikoak eta praktikoak dira.
Euskal Curriculumean Gorputz Heziketarako egin proposamena oinarri harturik, ondo pasatzearen sentsazioa ardatz hartu eta gure jolas, joko eta kirolen sustapena:
Pilota
Boteluzea
Herri jolas, joko eta kirolak
Euskal arrauna
Gure jolas, joko eta kirolak Euskal Curriculumean eta konpetentzien bidean: gure jolas, joko eta kirolak eta norberaren ezagutza, komunikazioa eta kultura.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketa izeneko ekitaldia, 1981ean Donostian burutu zen estrainekoz, Carmelo Balda pilotalekuan hain zuzen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuen.
1982an, Ikastolen Elkartea arduratu zen ekimen horretaz, eta bertsolaritza irakaskuntzan txertatzeko lehen urratsak bideratu ziren. Geroztik, Euskal Herriko herrialde guztietara zabaltzearen ondorioz, milaka neska-mutilek ezagutu dute jendaurreko jarduerak duen bizipen ahanztezina.