Hamabost eguneko kanpaina izan da, Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan (11-15 urte bitarteko ikastolan) gauzatu dena. Janari bilketa egitea izan du helburu, Hendaiatik Donapaleuraino beharrean diren familiei laguntzeko. Jaso den elikadura kantitatea handia izan da, eta ikasleek eurek eraman dituzte poltsetan banatuta. Miseria ez dela urrun konturatu dira, hori ez dela <Afrikan soilik gertatzen>, hemen ere beharra dagoela sentitu dute; partikatzen badakitela frogatu dute, eta desafioa osoki bete dute esku zabalak izanik.