Tresna zaharrak, fitxa berriak, ikasleek sortutako erakusketan

Lodosako Ibaialde Ikastolako LH5. eta 6. mailako ikasleek antolatuta.
Egun hauetan, tresna zaharrei buruzko  erakusketa eder bat ikusteko aukera izan dugu Ibaialde Ikastolan. LH5. eta 6. mailako haurrek lan handia egin dute tresna horiek biltzen eta bakoitzarekin fitxatxo bat osatzen, tresnen izenak guk  jakiteko eta zertarako erabiltzen ziren ezagutarazteko.
Zorionak, beraz, haur hauei egin duten lanagatik eta eskerrik asko parte hartu duzuen guraso guztioi.