HPI - Sarrera
HPI egitasmoak ikastola bakoitzaren heziketa-helburuen baitako kalitatezko berrikuntza
pedagogikoa butzatu nahi du.
Identifikatu diren hainbat gabezia osatzeko estrategia eta baliabideak eskaintzeaz gain (irakasle taldearen elkarlan eza, berrikuntza partzial eta jarraipenik gabeak…), garapen profesionalerako aukera berriei etekina ateratzea du helburu; besteak beste, komunikazio eraginkorra, oinarritutako praktika gogoetatsua, elkarlana eta elkarrekin ikastea…
Laburbilduz, berrikuntza isolatua eta eraginik gabekoa izan gabe, iraunkorra eta eraginkorra izan dadin, Hobekuntza Pedagogikoa Iraunkorra izan dadin, eman beharreko pausu kualitatiborako tresna da HPI. Era honetan, Ikastola Ereduaren markoan Ikastola bakoitzak bere Hezkuntza proiektu propioa diseinatu eta gauzatuko du.