Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogikoak

Bakoitzaren eta denon arrakasta xede. Hezkuntzan, bata eta bestea, elkarERAGITEN.

Ikastolen iazko Jardunaldi Pedagogikoen 25. ekitaldian bizi izandako “loraldatzeen” argiari eta zabaldutako bideari jarraitzeak aurtengo 25+1=26JP-en atarira ekarri gaitu. Bat gehiago, eta hogeita bosti gehituta, hogeita seigarrena. Bai, halaxe da: nondik gatozen ahaztu gabe, nora goazen (eta nola) erronkari begira harrapatuko gaituzte aurtengo jardunaldiek ere.

Eta aurrera begira, izate horretan bi galderaren erantzunen gibeletik ibili nahi dugu: zertan zehazten da gure eragina, gure ekarpena? eta zer lotura du gure ekarpenak ikasle bakoitzaren eta guztien ikas-arrakastarekin?

Eragina, ekarpena, lana, aurrera egitea, arrakasta … elkarERAGINEZ bata bestearen eskutik datozela pentsatzen dugulako, “Hezkuntzan elkarERAGITEN” lelotzat hartuta gatozkizu zure ekimena sustatu eta bultzatu nahian, irakats-arrakasta, bilakaera eta aurrera egitea benetan dagokien lekuan ipintze aldera. 

Testuinguru horretan, hona aurtengo proposamena: bi ostiraletan zehar, gelaren kudeaketa arrakastatsuaren eta norberaren eta bestearen arrakastaren garapenaren arteko loturak izango ditugu hizpide.

EGITARAUA

Martxoaren 29an - BILBO, BIZKAIA ARETOA    Matrikulatu

9:30 - 9:45  HARRERA Dokumentazio Banaketa

9:45 - 10:15 JARDUNALDIEN HASIERA EKITALDIA

10:15 - 11:45 “GELAREN KUDEAKETA AUTO-SORTZAILEA PEDAGOGIA 3.0-n” - Stéphane Côté. GUZTION IKAS-ARRAKASTA guztion artean. Talde lanetik TALDE izatera.

11:45 - 12:15 ATSEDENA. Kafea

12:15 - 13:30  “GELAREN ARRAKASTAREN KUDEAKETA: DINAMIKA PRAKTIKOAK”. Stéphane Côté. (Activités 3.0)  GUZTION lorpenetan AURRERA EGITEA.

13:30 - 14:15  IKASTOLEN AHOTIK “GELAREN KUDEAKETAREN, PRAKTIKAREN, ETA BEGIRADEN ERABERRITZEA”

14:15 - 14:30 ONDORIOAK ETA AMAIERA

 

APIRILAK 5 - HERNANI ORONA IDEO   Matrikulatu

9:30 - 9:45  HARRERA Dokumentazio banaketa

9:45 - 11:00  “BERDINEN ARTEAN IKAS-IRAKASTEN” - David Durán. BESTEAREN PRESENTZIA ETA GUZTION/BAKOITZAREN GARAPENA ETA ARRAKASTA.

11:00 - 11:45  TALDE-LANA

11:45 - 12:15  ATSEDENALDIA. Kafea

12:15 - 13:00 BATERA JARTZEA

13:00 - 14:20 “ERRESPETUTIK ETA ELKARREKIKO BEGIRUNETIK HAURRA-IKASTOLA-FAMILIA ARTEKO HARREMANAK”  Carles Parellada, Heziketan DENOK elkarreragiten.

14:20 - 15:00 IKASTOLEN AHOTIK

15:00 - 15:15 JARDUNALDIEN ITXIERA