25.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK. MARTXOAK 9. PRESTAKUNTZA/GARAPEN PROFESIONALA ETA_PERTSONALA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Otsaila 19-tik Asteazkena, 2018, Martxoa 7-ra
Saioak: 
2018/03/09 (Ostirala) 09:30-tik 14:00-ra
Iraupena: 
4.5 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Orokorra
Tokia: 
Orona Ideo
Helburuak: 

25 urte, 25 jardunaldi, bata bestearen atzetik hutsik egin gabe. Ikastolen beharretik abiatu eta hezkuntza komunitate zabalari, herriari ekarpena eginez.

Ikastolen jardunaldi pedagogikoak erreferentzia bat izan dira euskal gizartean eta horretarako begiratu besterik ez dago egindako ibilbideari. Puri-purian dauden gaiak, punta puntako hizlariak, ikastolen parte hartze zuzena, euskara ardatz eta beti ere hobetzeko ikuspegia galdu gabe. Eta ibilbide hori jarri nahi da balorean aurtengo urtean, 25 urte ez bait dira urtero betetzen. Hogeita bost bider loratu diren jardunaldiak. 25 lora hezkuntza eraldatzeko, IKASTOLAK 25 URTE HEZKUNTZA LORALDATZEN.

Eta ezin atzera begira bakarrik geratu. Nondik gatozen ahaztu gabe, hankak non ditugun beti garbi izanda baina etorkizunari begira. Aurtengo jardunaldiak ere halaxe datoz. Etorkizunari begira jarrita, ETORKIZUNEKO IRAKASLEARI BEGIRA jarrita.

Hobekuntza eta berrikuntza denok ditugu ahotan eta aurtengo jardunaldien abiapuntua hortik dator, aurreko urtekoari jarraiki. Aurreko urteko jardunaldiek, eraldaketa ikastolan eta espazioetan ekarri bazuten, aurtengoek gelako jardunean jarriko dute eta zehazki irakaslearen jardunean. 

Edukiak: 

Horretarako, bi egun, bi goiz izango ditugu eta etorkizuneko irakaslearen aspektu ezberdinak landuko ditugu.

Martxoaren 2an, Angels Domingo eta Federico Malpicaren eskutik gelako jarduna nola hobetu aztertuko dugu. “Practica Reflexiva” oinarri hartuta irakasleak ikastolako iparrari begira jarri eta beraien eguneroko jarduna zentzu horretan bideratzen lagunduko zaie. Tresna ezberdinak eskainiko dira. Lan jardunaldi bat izango da, tailer moduan, ekintzan ikasten delako.

Martxoaren 9an, hiru lekutan jarriko da fokoa. Prestakuntzan, norbera izatean eta etorkizuneko profesionaletan. Francesc Imbernonek irakasle izatearen eztabaida jarriko digu ahotan eta zein ofizio polita den azaldu. Eraldaketa honetan duen garrantzia ere azpimarratuko digu, irakaslegoa eta kolaborazioa uztartuz. Ariz Anasagastik berriz, hezkuntza emozionala ekarriko digu. Dena ez delako arrazoia. Irakaslearen alderdi profesionalari alderdi pertsonala gehituko dio. Eta azkenik, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatetik beraien etorkizuneko profesionalaren profila ekarriko digute.

Lan dinamika: 

Martxoak 9 - ostirala

9:30 - 9:45 - Harrera eta dokumentazioaren banaketa​​

9:45 - 10:45 – Aritz Anasagasti. Emotional Network.

                “Hezkuntza emozionala, pertsonaren garapenaren giltzarri”

10:45 - 12:00 – Francesc Imbernon. Universidad de Barcelona.

                "La difícil, pero gratificante tarea de enseñar. El profesorado y la colaboración como protagonista del cambio"

12:00 – 12:30- Kafea

12.30 - 13:30 – Begoña Pedrosa eta Arantza Ozaeta. Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI.

                "Etorkizuna (er)aldatzen: nolako irakasleak NAHI ditugu?"

13:30 - 13:45 - Ondorioak eta amaiera. 

Emaileak: 
Beñat Azurmendi Aguirre
Belen Baztarrika Juanes
Manu Aurrekoetxea Olabarri
Jose Luis Sukia Busselo
Patxi Olabarria Furundarena
Koldo Aldabe Muxika
Idurre Maortua Aiartzaguena
Abel Ariznabarreta
Hartzaile mota: 
Ikastolako zuzendari, ikasketa buru, koordinatzaile, orientatzaile eta irakasleak.
Prezioa: 
45.00€
35.00€
25.00€
Ikastaro zerrendara itzuli