FIRST LEGO LEAGUE

Axular Lizeoak fruta-azalak erabiltzea proposatu du espartzuak edo barne-zolak sortzeko.

Bost ehun euskal ikaslek konponbide berritzaileak eman dizkiote hondakinen kudeaketari, FLL Euskadi zientzia eta robotika txapelketako zazpigarren edizioan.
First Lego League Euskadi Innobasquen “Berrikuntza Eskola” proiektuaren parte da. Lehiaketa Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen du.
Sailkapen horrek Espainiako finalean parte hartzeko aukera ematen die, eta, ondoren, Open European Championship edo Estatu Batuetako World Festival-era jauzi egiteko aukera izango dute. Mundu osoan 80 herrialdetako 300.000 ikasletik gora parte hartuko dute, aurtengo gaia hondakinen kudeaketa izanik.

Irakasleek eta ikasleek proiektua abalatzen dute eta hezkuntza esperientzia dibertigarritzat jotzen dute, hori horrela proiektuen arabera lan egiten ikasten dute hainbat gaitasun zein trebetasun garatuz, talde lana, ekintzailetza, arazoen konponketa edota pentsamendu kritikoa, besteak beste.