JUUL Sariak banatu dira
Egile bozkatuenei saria emateko ekitaldia izan da, hain zuzen, haur eta gazteentzako urtero Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen hauteskunde literarioetan egile bozkatuenei gorazarre egiteko arrazoia izanik.
Ekainaren 3an izan da ekitaldia, Iruñeako Planetarioan.
Ikastolen ordezkariekin batera hauek dira ekitaldira hurbildu diren idazleak eta ilustratzaileak: Eneko Etxegaria, Pello Añorga, Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe, Unai Elorriaga, Txiliku, Jon Andueza, Jasone Osoro, Juan Luis Landa, Jokin Mitxelena eta Eider Eibar. Zorionak eta eskermile zuei guztiei!!
Mari Jose Recalde artistak egindako eskultura jaso dute NIEren eskutik. Eskulturaren izenburua "Ipuin kontalaria" da, eta ez-ohiko materialarekin egina dago, erreziklatutakoarekin, "bizitza luzatzeko eta eurekin esperimentatzeko aitzakiarekin" azpimarratu du egileak. Ikastolen Elkarteko lehendakaria den Koldo Tellituk, NIEkoa Pello Irujok, eta Baztan Ikastolakoa Elena Zabaletak hartu dute parte ekitaldian. Eusko Jaurlaritzatik, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, urtero legez, hitzaldi ederra eman du, Juul egitasmoa txalotuz eta babestuz.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, izan ziren JUUL hauteskunde literarioak Euskal Herriko 49 ikastolatan. XVII. edizioa izan da aurtengoa, eta guztira 25.500 boto jaso ziren irakurleen artean, ikasleek gustukoen izan zuten liburu edo ilustrazioari euren botoa emateko aukera izan baitzuten eta, bide batez, bozketa prozesua zer den ikasteko ere.