Ikastolak

Hezkuntza sistemaren planifikazioa dela eta

Azken egun hauetan hedabide eta sare ezberdinetan irakurtzen aritu gara hurrengo urte hauetarako sare itunduan Hezkuntza Sailak proposatzen dituen itun edo/eta planifikazioaren inguruan hainbat hezkuntza eragilek idatzi edo esan dutena, eta beharrezko ikusten dugu zehaztapen eta argibide batzuk ematea.

TANTA txartelen 64.366 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria

Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banatu du zenbaki sariduna. Ordezkoa, 15.736 zenbakia da

Araba Euskaraz: Itzulera paregabea Olarizura

Jendetza hurbildu da Arabako ikastoletan txikienari, zortzigarren alabari, Argantzun ikastolari sostengua ematera

Azterketak euskaraz!

Jakobinismoaren azken erasoari dakigun bezala erantzungo diogu; indarraren arrazoiari arrazoiaren indarrez erantzungo diogu

Aieten, diskriminazioaren oinarriak eta sustraiak ulertu eta horiei aurre egiteko estrategiak lantzen

“Iraganean eta gaur egun, zeintzuk dira nazionalsozialismoaren biktimak?” proiektua pilotatu dute Santo Tomas Lizeoa ikastolan

Ikastolen berri ematen, Galizian

BNG koalizioko kideekin elkartu da Ikastolen Elkarteko lehendakaria

Olarizun ospatuko den Araba Euskaraz eguna aurkeztu dute

'Zortzigarren alaba' lelopean, askotariko egitaraua prestatu dute, ekainaren 19ko Arabako ikastolen jairako

Embryo proiektuak STEAM zigillua eskuratu du

 Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak garatu dute, eta bere helburua fabrikazio prozesuak ikasleei hurbildu eta haiekiko interesa piztea da

‘Artean amesgaizto’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketa

Itxaso Larraiotz, Araika Arriaga eta Leire Segura tafallarrek egindako lana saritu du epaimahaiak

Matematika lehiaketak, arloari lotutako aurre-iritziak gainditzen lagungarri

Martxoan eta apirilean jokatu dira Frantziako rally matematikoa eta Espainiako Estatuko matematika lehiaketa. Hainbat ikastolak hartu dute parte lehiaketa hauetan. Emaitzaren xerka ibili beharrean, ordea, horrelako ekimenek arloari lotutako aurre-iritziak gainditzeko ematen duten laguntzari eta matematikarako interesa duten ikasleentzat pizgarri izateari erreparatu diote ikastolek berauetan parte hartzeko.

Orriak

RSS - Ikastolak-era harpidetu