LH PLASTIKA MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2021, Uztaila 23-tik Osteguna, 2021, Iraila 2-ra
Saioak: 
2021/09/02 (Osteguna) 09:00-tik 13:00-ra
2021/11/29 (Astelehena) 09:00-tik 13:00-ra
2022/03/11 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2022/05/02 (Astelehena) 09:00-tik 13:00-ra
2022/06/03 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
20 ordu
Oharrak: 

 

Lehen saioetan LH6rako unitate sekuentziak, helburu didaktikoak, ebaluazio irizpideak, baliabideak... zehaztuz, lehen urratsak. Ondoren, begirada holistikoa LH4-5-6rako ibilbidean eta begirada sistemikoa ikasgelan (Pedagogia Sistemikoa), LH5erako proposamena garatzeko oinarrietan fokatuz (sustraiak, aniztasuna, inklusioa). 

2021/09/2 (osteguna) 1. mintegia: 6.1 Harri eta lur Amalur… 7 egun, 7 opari…

Gizakiak ingurunea, espazioa, aldatu izan du, behar ezberdinei erantzunez, baita artearen eremuan ere. Nola erlazionatu  gara eta gaitezke ingurunearekin artearen bidez? 

2021/11/29 (astelehena) 2. mintegia: 6.2 Tiriki tauki tauki... eraldatu eta eraiki

Hobetu dezakegu bizitza artearekin…? Ingurunearekin batera, bizitza hobetzeko arte adierazpena nola baliatu dezakegu? 

2022/03/11 (ostirala) 3. mintegia: 6.3 Historialariak… Bizipenak geroaren argi…

Etorkizuna eraiki daiteke, eta unean uneko bizipenak izango dira geroaren argi… Bizipenak, harremanak, oroitzapenak… modu askotakoak izan daitezke eta hainbat modutara ere “gorde” ditzakegu...

2022/05/02 (astelehena) 4. mintegia: 

1. zatia LH6 osatzen

2. zatia Begirada holistikoa LH4-5-6rako arloaren ibilbidean.

2022/06/03 (ostirala) 5. mintegia: 

Begirada holistikoan sakonduz, begirada sistemikoa (Pegagogia Sistemikoa) eta LH5erako proposamena.

 

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

LH 6. mailan Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza arloa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.

Begirada holistikoaren baitan arloaren ibilbidea egituratzea (LH4-5-6), begirada sistemikoari tokia eginez, eguneroko lan-esperientzian aplikatzeko (Pedagogia Sistemikoa); LH5erako proposamenaren garapenerako oinarriak. 

Edukiak: 

 

LH6rako proposamena.

Begirada holistikoa zikloko ibilbidean.

Begirada sistemikoa ikasgelan (Pedagogia Sistemikoa); LH5erako proposamena garatzeko oinarriak; sustraiak, aniztasuna, inklusioa.

 

 

 

Lan dinamika: 

Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, proposamen, teoria eta taldeko hausnarketa eta elkarlana uztartuz. 

 

Ebaluazio irizpideak: 

 

Parte-hartze aktiboa.

Talde-harremana, elkarlana.

 

Emaileak: 
Maitane Unanue Alday
Belen Baztarrika Juanes
Hartzaile mota: 
Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza arloko irakasleak.
Ikastaro zerrendara itzuli