TANTA txartelen 64.366 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria
Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 64.366 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko.
Andres Urrutia notarioaren aurrean egin da zozketa, eta ordezko zenbaki bat ere atera da. Lehenbizikoaren jabea agertuko ez balitz, saria eramango duen zenbakia hauxe da: 15.736, Bilboko Kirikiño ikastolak banaturikoa. Zenbaki honen jabeak ere beste hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko, lehenbiziko zenbakiaren jabeari epea iraungitzen zaionetik aurrera.