Ikastolak

Kataluniako murgiltze ereduaren kontrako epaiaren irakurketa

Epaiak are eta premiazkoago egiten du gure hezkuntza sistemaren lege berriak murgiltze eredua jasotzea  eta hizkuntza ereduak indargabetzea

Ikastolek akordio zabal bat eskatu dute, marra gorririk gabe

Hezkuntza Sistema antolatu eta adosteko une historikoan gaudela nabarmendu dute, eta alderdiei eskatu diete bide hori errazteko

‘Erdian Erein’ lelopean ospatuko da Tafallan 2022ko Nafarroa Oinez

Garces de los Fayos Ikastolak euskara ereiten jarraitzeko gonbita egiten du leloaren bitartez

Izan, Ezagutu, Egin eta Elkarrekin bizi dokumentala aurkeztu dute Nafarroako ikastolek

Nafarroako Ikastolen hezkuntza mugimenduan euskara irakas-hizkuntza duten joera pedagogiko eta kultural berritzaileak jorratu dituzte

Ikastolak Herriari jaialdiaren bigarren ekitaldia, azaroaren 27an, Euskalduna jauregian

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda helduen abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta arituko dira

Arabako ikastolek elkarrekin antolatuko dute 2022ko Araba Euskaraz

Olarizura (Gasteiz) itzuliko da Arabako ikastolen jaia. Argantzun ikastolaren proiektua sendotzeko helburua izango du 2022ko ekitaldiak

Musukoaren erabilera ikastetxeetan: malgutasuna, baita Lehen Hezkuntzan ere

Covid 19 koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz hartu diren neurriak oso gogorrak izan dira urte eta erdi honetan. Gizarte osoak pairatu ditugu askatasun murrizketak eta neurrien gogortzeak. Noski, osasunak eta elkar zaintzeak lehentasuna zuen egoera batean hartu dira erabakiak, eta, gogorrak izan arren, ezinbestekoak izan dira. Egun, koronabirusaren eraginak behera egin du nabarmen, eta, horri esker, orain arteko neurri gogorrak malgutu ahal izan dira, eta arnasa lasai edo lasaiago hartzen hasi gara.

Abian da 2021ko Kilometroak jaia

Eguraldia oso lagun izan ez badugu ere, martxan da Kilometroak jaia Goierrin, Beasain, Lazkao eta Ordizian. Beasaingo ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak elkarrekin antolatu dute Gipuzkoako ikastolen jaien aurtengo ekitaldia, eta Jakintza ikastolaren frontoian egindako ekitaldiarekin eman diete hasiera Kilometroei.

Murgiltze eredua eskatu dute ikastolek, ikasle guztien euskalduntzea ziurtatzeko

Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa egungo errealitatetik egingarri dela iritzi diote, Europar mailako partzuergo baten bidez. Ongietorria egin diete hezkuntza hitzarmenerako adostasuna lortzeko abian diren ekimen guztiei

‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bildumaren aurkezpena

Xabiroi komiki aldizkarian urteetan Patxi Huarte Zaldieroak argitaratutako istorioen bilduma aurkeztu dugu, gaur, Iruñean

Orriak

RSS - Ikastolak-era harpidetu