BATXILAB: BATXILERGO MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2020, Uztaila 20-tik Ostirala, 2020, Urria 2-ra
Iraupena: 
12.5 ordu
Saioak: 
2020/10/07 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
2020/10/21 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
2020/11/11 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
2021/02/17 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
2021/05/05 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Batxilergoko erronkak sortzeko beharrezko diren urratsak eta zehaztasunak aztertzea
Erronkak gelaratzeko metodologia, tresnak, estrategia didaktiko eta egitura kooperatiboak ezagutzea
Erronken ebaluaziorako orientabideak eta tresnak jasotzea.
 

Edukiak: 

1.saioa 2020/10/07:

-Erronkak diseinatzeko jarraibideak

-EHIk sortutako erronken aurkezpen orokorra: Finantzetan murgiltzen, Euskal Herria Ehuntzen eta Elkarrekin erabaki erronkak

 

2.saioa 2020/10/21:

 

-Presentzialki: 0 erronken ikuskera eta 0 Erronka (Batxilergoko 1 maila 2. hiruhilekoa) erabiltzen diren konpetentzia metadiziplinarrak: ideien analisia, asertibitatea eta ekintza komunikatiboa

-Bideo bidez: 0 erronka 1.2 gelaratzeko jarraibideak (Batxilergoko 1 maila 2. hiruhilekoa)

 

3.saioa 2020/11/11:

-Bizitza proiektua erronka: orientazio akademikoaren eta erronkaren metodologia.

-Bizitza proiektua erronkaren lehen atala (Batxilergoko 1. mailan) gelaratzeko jarraibideak eskaintzea.

 

4.saioa 2021/02/17:

 

-Erronken ebaluazio eredua eta tresnak 

-STEM erronkaren aurkezpena egitea eta gelaratzeko jarraibideak eskaintzea.

-EUS-ENG-BP aurkezpen orokorra

 

5.saioa 2020/05/05

-Gizarte ekonomia erronkaren aurkezpen orokorra

-Batxilaben balorazioa

-Etorkizuneko ildoak eta 2021-22 planifikazioa

 

Metodologia: 

Ikasturterako prestatutako erronkak oinarri hartu du mintegiak.
Saio bakoitzaren helburuak desberdinak izango dira, baina bertan erronkak aurkeztu, eskuhartzerako orientabideak eta jarraipena egingo da, taldeko hausnarketa uztartuz.
 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa.

 

Emaileak: 
Harri Beobide Egaña
Mikel Errazkin Agirrezabala
Erramun Martiarena Sarasola
Maite Gomez Lete
Aitziber Ayesta Aldanondo
Hartzaile mota: 
Batxilergoko arduradunak eta irakasleak. Ikastolen Elkarteko erronkak ezagutu edota aurrera eraman nahi dituzten irakasleak. Erronken sorkuntzarako orientabideak eta iradokizunak jaso nahi dituzten batxilergoko irakasleak.
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
30
Ikastaro zerrendara itzuli