STEM SCHOOL LABEL: JARRAIPEN IKASTAROA (ikastaro erdi-presentziala)
Saioak:
2024/03/21 (Osteguna) 11:00-tik 13:00ra online 1. lan-saioa (15’ Aurkezpen orokorra; ondoren zalantzak argitu eta urratsak prestatzeko). EGINDA
2024/05/02(Osteguna) 11:00-tik 13:00ra, presentziala (SPE Ebidentziak prestatzeko ereduak eta gomendioak). EGINDA
2024/06/06, konfirmatuko da, 11:00-tik 13:00ra online (Emaitzen balorazioa). EGINDA
2024/09/19 konfirmatuko da, 11:00-tik 13:00ra, presentziala (STEM plana aurreikusi). IKASTOLEN ETXEAN
Parte hartzeko baldintzak
- Ikastolan SSL egitasmoa formalki onartuta egongo da zuzendaritzan; zuzendariaren sinadura ezinbestekoa baita akreditazio-prozesuan.
- Gutxienez arduradun bat izendatuko du ikastolak, prestatzailearekin harremanetan egoteko eta ikastolan gaia arin koordinatzeko.
- Ikastolak, nahi bezainbeste irakasle inplikatuko ditu prozesuan SSL arduradunarekin talde lanean aritzeko.
- Kronograma: Competent maila eskatzeko emandako urrats beretsuak beteko dira. Competent edo Proficient ziurtagiria indarrean dagoen bitartean ez da galdetegia berriz bete behar, beraz prozesua askoz ere laburragoa izan daiteke.
- Europar STEM School Labelaren (SSL) ezaugarrietan sakontzea.
- Ikastolaren STEM-Competent mailaren diagnostikotik abiatuta, SSLaren Proficient goi mailaren zigilua eskuratzeko, plataforma bidez urratsak egitea.
- Curriculum propiotik abiatuta, etorkizunerako ikastolarako STEAM hezkuntzan hobekuntza plangintza aurreikustea, diseinatzea eta erabakiak hartzeko ebidentzietan oinarrituriko informazio eguneratua eskuratzea.
- STEM School Labelaren ezaugarriak (sakontzea).
- SSL plataforma digitalaren ezaugarriak eta erabilera (II): Study cases
- Ikastolan garatutako STEAM lanetan oinarritutako ebidentziak eta kasuak: prestatzeko gomendioak eta proposamenak.
- Zigiluaren maila igotzeko prozesuaren baldintzak eta urratsak.
Online abiatze-sarrera egin ondoren, parte hartzaileen zalantzak argituko dira.
Eremu pedagogikoak eta irizpideak kontuan hartuta, ikastolaren ebidentzien gaien aukeraketan eta prestakuntzan lagundu eta maila igotzeko lehentasunezko ereduak aztertuko dira (SPE eta kasuak).
Ikastola bakoitzak egindako lana aztertuta, feedback orokorra emango zaio, ebidentzien arrakasta errazteko.
Ikastaroa bileren bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak Driven garatuko dira.
Epearekin adi! Zeregin bakoitza osatzeko denbora-muga, ikastola bakoitzaren zigiluaren iraungitze datarena da (oro har 2024ko azaroa gehienontzat)
Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea
Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute.
Amaia Gutierrez Urutxurtu