EKI MUSIKA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Osteguna, 2024, Ekaina 20-tik Astelehena, 2024, Iraila 16-ra
Saioak: 
2024/09/18 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2025/02/12 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
8 ordu
Oharrak: 

24-25 ikasturtean musika mintegiak hiru saio izango ditu; iraila eta otsailekoa LH eta DBHko musika irakasleentzat izango dira. Modu bateratuan egingo dugu lan. Maiatzeko mintegia LHko musika irakasleentzat izango da bereziki.

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Musika arloari lege berriak egindako ekarpenak plazaratzea, ebaluazioaren inguruan hausnartzea eta EKI ikuspegitik egindako aldaketa eta berrikuntzak azaltzea: HTI, Ebaluazio Hezigarria, Irakasle koadernoa eta honen erabilera musika arloan. (Iraileko saioan bereziki)
  • LH-DBHko musika irakasle guztiok arloaren ikuspegi osoa eta praktika onak partekatzea etapen arteko zubiak eraikiz eta hausnarketa eta gogoeta partekatua bideratzea.(Otsaileko saioan bereziki)
  • LHko musika material berria aurkeztea. 25-26 ikasturterako prest eta erabilgarri izango dugun LH 4. 5. eta 6. mailako EKIMUSIKA materialaren aurkezpena. (Maiatzeko saioan)
  • Kanpo eta barne formaziorako tarteak eskaintzea (mintegi saioetan barne-formazioak bideratzen jarraituko dugu baina kanpo formazio saio bat ere egin nahi dugu; monografiako).
  • Foroaren bidez informazioa elkar partekatzea.
Edukiak: 

EKI musika: LH eta DBHko diseinua. Lotura, sekuentzia eta erabilera.
Musika eta lege berria.
Musika unitateen proposamenak eta berrikuntzak.
Musika arloaren ebaluazioa eta HTI.
Arloan erabiltzen diren baliabide digitalak eta pedagogikoak.

 

Metodologia: 

Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

-Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

-Saioetan parte-hartze aktiboa.

-Asebetetze galdetegia

 

Emaileak: 
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota: 
LH eta DBH Musika arloko irakasle guztiak
Ikastaro zerrendara itzuli